Hiri monumentala.
1977. urtean multzo monumental izendatu eta penintsularen iparraldeko ederrenetariko eta ondoen kontserbaturiko bat da Erdi Aroko hirigunea. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-adierazgarri nabarmenak kontserbatzen ditu hiri honek.
Ederra eta modernoa .
Tradizio estetikoa eta egungo beharrak ezin hobe egokitzen dira XIX. eta XX. mendeetan hiriak izan zuen zabalkundean, eta arkitektura-espazio eta –egitura benetan ederrak sortu dira.
Bertako museoak.
Vitoria-Gasteizko museoetan gordetzen diren funts eta bildumetan aurki daitezke hiriaren Historia, arte, natura zein industria-tradizioaren adierazgarri ugari. Kultur arlo honi interesgarri irizten diotenei aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen die hiriak.
Natura.
Biztanleko gune berde gehien duen probintziako hiriburua da Vitoria-Gasteiz eta, adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du.
Bertako jai eta ohiturak.
Urte osoan zehar banatuta ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Edozein ospakizunetan ez dira tradizioak eta herri-kirolak falta: pilota-partiduak, harri-jasotzea.....
|
|