Bilbo
Gernikatik 33km-tara ,Bilbo alde zahar interesgarri batekin eta bere Guggenheim Museoa.
Donostia
Gernikatik 90km-tara, Donostia, portua, alde zaharra, hondartzak....
Gasteiz
Hiri monumentala. 1977. urtean multzo monumental izendatu eta penintsularen iparraldeko ederrenetariko eta ondoen kontserbaturiko bat da Erdi Aroko hirigunea. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-adierazgarri nabarmenak kontserbatzen ditu hiri honek.
Ederra eta modernoa . Tradizio estetikoa eta egungo beharrak ezin hobe egokitzen dira XIX. eta XX. mendeetan hiriak izan zuen zabalkundean, eta arkitektura-espazio eta –egitura benetan ederrak sortu dira.
Bertako museoak. Vitoria-Gasteizko museoetan gordetzen diren funts eta bildumetan aurki daitezke hiriaren Historia, arte, natura zein industria-tradizioaren adierazgarri ugari. Kultur arlo honi interesgarri irizten diotenei aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen die hiriak.
Natura. Biztanleko gune berde gehien duen probintziako hiriburua da Vitoria-Gasteiz eta, adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du.
Bertako jai eta ohiturak. Urte osoan zehar banatuta ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Edozein ospakizunetan ez dira tradizioak eta herri-kirolak falta: pilota-partiduak, harri-jasotzea.....
Getxo - Bizkaia zubia - Algorta, portu zaharra
Gernikatik 30 km-tara. GETXO - BIZKAIA ZUBIA – ALGORTA PORTU ZAHARRA Abraren ondotik doan ibilaldi ederra dugu hau (gutxi gorabehera, ordubetekoa). Bizkaia Zubiko (esteka kanpoko orri batera, orri berria irekiko da zure nabigatzailean), edo zubi eskegia lagunartean, burdinazko egitura da (Eiffel dorrearen antza izugarria dauka), eta Getxo nahiz Portugalete lotzen ditu, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren gainetik. Alberto Palaciok diseinatu zuen zubia, eta 1893ko uztailean amaitu zuten. Beraz, ehun urte baino gehiago dauzka. 2006ko uztailean “Bizkaia Zubia” Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Euskadin Gizadiaren Ondare izendatu den lehen gauza eta Espainiako Estatuan Industri Ondare izendatu den lehen gauza da. Bizkaia zubitik berrehun bat metrora, parke txiki eta txukuna aurkituko dugu. Bertan, Evaristo Txurruka ingeniariari eskainitako eskultura-multzoa dago. Txurrukak Abrara sartzeko bidea erraztu zuen. Izan ere, XX. mendearen hasiera arte, oso arriskutsua zen itsasadarrera sartzea, hondarpe batek oztopatzen baitzuen sarrera. Areetako kaitik zehar joanda, ontziratzeko tokia eta Abrako Itsas Elkartearen instalazioak ikus daitezke. Eraikin eder-ederrak ikus daitezke kai osoan, besteak beste: - Itxas-Begi (Zugatzarte, 27): 1927an taxuturiko eraikina. Rafael Garamendik diseinaturiko eraikin hori euskal jauregi-arkitektura eta ingeles kutsuko arkitektura uztartzen ditu. - Kai-Alde jauregia eta Luis Allende jauregia (Zugatzarte, 51 eta 55): Harlanduz egindako eraikin bikainak dira. - Cisco etxea (Zugatzarte, 61): Eskandinaviar moldeko jauregitxoa da, hori ere Manuel Mª Smith arkitektoak diseinatua (1909-1911). Cisco etxea igarota, ezkerrera egingo dugu, Arriluzeko itsasargirantz. Hala, "Urrezko miliara" iritsiko gara. Hantxe, itsasoaren aurrean eta lorategiz beterik dagoen pasealeku batean, jauregitxo eta etxe bikain ugari ikus daitezke. Jauregitxo eta berealdiko etxe horien artean, honako hauek dira nabarmenenak: - Lezama Leguizamón (Atxekolandeta, 1, Algorta: Jauretxe dotore hori handia-handia da; Salamancako Monterrey jauregian oinarriturik dagoen erdiko dorrea gailentzen da. - Mudela jauregia (Atxekolandeta, 3, Algorta). 1910eko eraikina da, Manuel Mª Smith arkitektoak diseinatua. Lau angeluko oinplanoa dauka, eta harri-horma entokatuz eta harlanduz eginda dago. - Ampuero jauregia (Atxekolandeta, 9. Algorta). neomenditar moldekoa da, garai hartako beste eraikin asko eta askoren modukoa. - Aizgoyen baserria (Atxekolandeta, 13. Algorta). Euskal baserrietan oinarrituriko erregionalismo-lan bikaina da. Harriz eginda dago. - Arriluze jauregia (Atxekolandeta, 15. Algorta) José Luis de Oriol-ek diseinaturiko eraikin hori 1913an amaitu zuten. - Atxekolandetako galeria edo Begoña lurmuturra (Algorta). Kostaldeko eitearen arabera egokituriko galeria handia da, zutabeduna eta balaustredun zabaltza batek estalia. Arriluzeko magala bermatzeko asmoz egin zen, Horacio Etxebarrietaren etxearen barruan (gaur egun ez da ia ezer geratzen). Rafael Bastidak diseinatu zuen galeria, 1918an. - Naufragoen etxea (Arriluze kaia, z/g. Algorta) 1920an dokumentaturiko etxe hori Ignacio Smith arkitektoak diseinatu zuen. Bi solairuko baserri handi baten eredura eginda dago. Izkina batean, irudi batez itsasotik ur gaineratzen diren arku zabal batzuen gainean, zirkulu-formako ebakidura duen itsasargi-dorrea dago. Leku horretaraino iritsita, ibilbidetik aldendu eta Kirol portu berriko itsas eta aisialdi gunera joan ahal gara. Bertan, jatetxeak, tabernak, dantzalekuak, zinemak, dendak eta abar aurkituko ditugu. Arriluze kaitik oinez segituz gero, itsasargia dago mutur batean, gaztelutxo almenadun bat bailitzan. Arrantza zaleak horraino joan ohi dira. Ereaga hondartzako pasealekutik ibilita, Algortako arrantza-porturaino -portu zaharra izenez ezaguna- helduko gara. Ibilbide honetan, Turismo bulegoa eta egoitza-eraikin dotoreak aurkituko ditugu. Eraikin horietara joatea dago hondartzatik bertatik, lorategi zainduen artean abiatzen diren bidexka eta zidorretatik. Algortako portu zaharrean, antzinako portu zaharretako usain gozoa gorderik duten kale estuen artetik paseatuz gero, turistak Algortako sorlekua eta marinel-erako etxetxo karez zurituak begiztatuko ditu. Itsasaldeko portu horretako tabernetan pintxoak eta banderilak jan, jatetxe onetan bazkaldu edo afaldu, edo paseatzen segitu ahalko du, Usategiko behatokiraino, eta Abrako ikuspegi ederraz gozatu
Lekeitio - Markina
Lekeitio, portu eta hondartza Gernikatik 25kmra. Markina
Mundaka - Bermeo - San Juan de Gaztelugatxe
Mundaka, portu txi at, Bermeo, arrantza portua eta Gaztelugatxe. Gernikatik 20km-tara.
Oma eta Basondo
GErnikatik 5 km-tara, Sanitmamiñeko kobak, Omako baso margotua, eta Basondo, animalien aterpetxea.
Ondartzak - Elantxobe
Elantxobe, Ogoño lurmuturraren haitz babespean dago kokaturik, arrantza portu txiki hau
    
  • Hasiera
  • Logelak
  • Kokapena
  • Zerbitzuak
  • Aisialdia
  • Prezioak
  • Erreserbak
  • Link

    OSTATUA HOTEL GERNIKA PENTSIOA AKELARRE OSTATUA

    Ostatua Gernikako izar biko Akelarre Ostatua-n, Bizkaia, Euskadi, Euskal Herria